XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLAZINENA

Ispilus lehenagus

Aurkitzen den lehenengoan, arnasa eteten dizu nolazinenak.

Baina izuaren ondoren, haren begi handian begiratzen baduzue, umetxo bihurtuta ikusiko duzue zeuen burua.

Elefanteek, aldiz, elefantekume bihurtuta ikusiko dute, osvaldoek osvaldotxo, igelek zapaburu, eta kaioek arraultza bihurtuta.

Hala ikustean, denak asmo eta itxaropenez beterik zeuden denboran bezala, baten batek lotsatu eta hanka egiten du, beste batzuek bufaka hasi eta alde egiten dute.

Beste batzuk iturri moduan hasten dira negarrez.

Beste batzuek, aldiz, apur batean begira egon ondoren, erabat aldatzen dute bizimodua, edota ez dute ezertxo ere aldatzen.

Beste batzuek beren burua ezagutu ere ez dute egiten, eta telebista dela esaten dute.

Beste batzuek ispilua apurtzen dute ukabilka.

Beste batzuek mintzaldi luze bat jotzen dute horretaz.

Beste batzuek, ordea, ispiluaren bestaldera jauzi egiten dute.

Eta ume batek begiratzen badu nolazinenean, zer ikusten ote du?

Are txikiago ikusten ote du bere burua?

Nagusitan zer izango den ikusten ote du?

Ez ote du bere bururik ikusten?

Zuek zer uste duzue?